martes 8 de junio de 2010

GURE LANAK

Hemen agertzen dira matematika arloan egindako eskulanak. Hasieran irudi geometrikoak baliatuzplanoan irudikatu zuten pentsatutako irudi-marrazki bat. Geroago eta bolumena emateko irudi horretan agertzen dena eraiki egin zuten.

video

jueves 15 de abril de 2010

MATERIAREN EGOERAK ETA EGOERA-ALDAKETAK

Dakizuenez naturan dauden objetuak MATERIAZ osaturik daude, nahiz eta batzutan materia hori ezin ikusi edota ikutu ere.

Aipa itzazue naturan ezagutzen dituzuen materia-material ezberdinak ( hamar bat ).

Materiak bi propietate edo ezaugarri nagusi ditu, ezta ? Ba al dakizue zeintzuk diren ? Zertan neurtzen dira ?

Beste alde batetik badakizue, materia, egoera edo forma ezberdinetan aurki daitekela naturan. Zeintzuk dira egoera horiek ?

Asmatu badituzue hiru egoera ezberdin horiek, gogoratuko duzue beraien artean aldaketak gertatzen direla, ezta ? Idatziko zenukete nola deitzen diren aldaketa horiek eta nola sortzen diren ? Gogora ezazue eskema eta horrekin eginda dago.

Egoera-aldaketa bakoitzerako adibide bat pentsatu eta idatz ezazu.

martes 24 de noviembre de 2009

Zure gaitasunak lantzen

Ariketa burutzeko egin klik irudian: